DATU PERTSONALAK:
Izena: José Manuel Ros Morales
Adina: 55 urte (1956)
Lanbidea / Kargua: Abokatua / Ordiziako Udaleko (Gipuzkoa) alkateorde ohi eta Gizarte Ongizateko zinegotzi (PSE-EE).
Familia-egoera: Ezkonduta. Bi seme-alaba.
Jaioterria: Murtzian jaio zen, Lazkaon (Gipuzkoa) bizi da hilabete gutxi batzuk baino ez zituenenetik. Gipuzkoako Goierriko beste herri batzuetan ere bizi izan da, adibidez, Ordizian eta Beasainen. Egun, Barañainen (Nafarroa) bizi da.
TALDEA: Politikariak.
GERTAERAK
ONDORIOAK
“Euskadin beti sufritu dugu. Keinuak egiten dizkizute, gaizki begiratu, halako gauzak egiten dizkizute… Nik abokatu-bulego txiki bat dut herri txiki batean (Ordizia, Gipuzkoa). Jendaurrean egiten dut lan, eta zure iritzia erakusten duzunean, badakizu batzuk ez daudela ados zurekin. Norberak askatasuna du bere ideiak gainontzekoei agertzeko edo ez”.
“1983an abokatuen elkargoko kide egin nintzen, eta bizitza osoan abokatu egin dut lan. Ordiziako Udaleko zinegotzi izan baino lehen, izan nintzenean eta zinegotzi kargua utzi eta gero. Ordizia herri txikia da, denok ezagutzen dugu elkar, eta iritzia ematen baduzu eta kexatzen bazara, adibidez, alkateari etxetik hurbil lehergailu bat jarri ziotelako, badakizu zenbait iradokizun entzun beharko dituzula, eta batzuek, ahal izanez gero, min egingo dizutela. Baina, egia esanda, nire ustez Euskadiren egoera oso larria zen, oso bidegabea baitzen norbait arriskuan egotea bere iritzi politikoa zela-eta. Sentikortasuna duen edonorentzat itogarria eta jasanezina zela uste dut”.
“Nire ustez, pertsona batek terrorismoaren gaitza pairatzen badu, denok pairatzen dugu, baina nik zuzenago jasan behar izan nuen Ordiziako Udalean Alderdi Sozialistako zinegotzi kargua hartu nuenean. Presioak hasi ziren, deiaren bat edo halakoak. Inflexio-puntua izan zen laneko bulegoaren ate ondoan lehergailu bat jarri zidatenean. Gainera, garai hartan, bulegoaren gaineko solairuan nuen etxea. Lehen solairuan bizi ginen eta bulegoa beheko solairuan genuen”.
“Udalean legegintzaldiaren hiru urte eta erdi igaro ziren. Ostirala zen, arratsaldean, ia-ia gauean. Zarata handia entzun genuen, eta nik hasiera-hasieratik jakin nuen bulegoan izan zela. Jaitsi nintzen, atearen ondoko eremua sutan zegoen, eta bizilagun batek eta biok itzali genuen sua. Etxean egindako lehergailuaren inguruan kontzeptu okerra dugu. Eztandak atearen markoa lehertu zuen, eta norbait han badago, aurretik eramaten du. Minutu batzuk lehenago zenbait haur jolastu ziren eremu hartan, hurbil kafetegi bat baitago. Une hartan haurren bat badago, ez genuke hitz egingo atea erretzearen inguruan, aseguru-etxeak ordaintzen duelako eta listo. Konpondu ezingo zen zerbait gerta zitekeen”.
“Noizbait pentsatu nuen hori, baina ETAk garai hartan halako su-eten sui generis bat adierazita zuen. Beti nuen kezka, baina ez nengoen larrituta, banekielako zer herritan eta zer jenderekin nengoen”.
“Lehendabiziko lehergailua jarri zutenean, egokitu zitzaidala eta dagoeneko pasa zela pentsatu nuen. Emaztearen egoera kezkatzen ninduen, baina nik uste baino hobeto hartu zuen. Orain dela urte asko ezkondu ginen eta lan handia egiten du. Hortaz, gauen oina ohean sartu eta berehala lokartzen zen. Gertatukoaren ostean, okerrago egiten zuela lo ikusi nuen, eta oso gogorra izan zen lasaitzeko zer esan ez jakitea”.
“Baina dena aldatu egin zen, lehen eztanda gertatu eta handik bi hilabetera beste lehergailu bat jarri zutenean. Esaera zaharrak azaldutako moduan, ondoko ondorioa atera nuen ni: ergel batek bidea ikasten duenean, ezin jakin ergelak bidea hartzen duen edo bideak ergela hartzen duen. Ni helburu erraza eta oso erakargarria nintzen. Kalean ziren eta ondo kontrola zezaketen non eta nola nengoen. Familia arriskuan jartzea eta senideen lasaitasuna alde batera uztea ez zuela merezi erabaki nuen. Zinegotzi izan nahi nuen, ez heroi, lurralde honetan, pertsona baino, heroia izan zaitezen eskatzen baitizute”.
“Hasiera-hasieratik argi erabaki nuen, asko sentitzen nuela, baina aldenduko nintzela eta udaleko kargua utziko nuela. Dena dela, handik zenbait hilabetera hauteskundeak egingo ziren, eta alderdikideek jarraitzeko zirikatu ninduten. Ez nuen argi ikusten, bulego txikia dut, ia-ia bakarrik egiten dut lan, eta udaleko lanak ordu asko kentzen zizkidan. Ez dut inoiz politikari esker bizi, eta ez nuen argi jarraitu ala ez. Emazteak argi zuen, ez zuen nahi ni jarraitzea, ezta bi lehergailuak jarri baino lehen ere. Bigarren bonba jarri zutenean, nahikoa zela erabaki nuen. Gesto por la Pazen jarraitzen dut, eta iritzia ere ematen dut, ez dut halako jendearen zenbait gauza onartzen, baina ez nengoan jarraitzeko prest. Niretzat, behintzat, jasanezina izan zen pentsatzea kalean ikusten duzun norbaitek zure izena eman duela eta helburu bihurtu zaituela”.
“Dena gertatu baino lehen, Ordiziatik joatea pentsatu genuen. Aldentzea erabaki genuen eta, azkenean Iruñera joan ginen. Hemen poz-pozik gaude, ez dugu arazorik izan, seme-alaba biak (garai hartan, 15 eta 17 urte zituzten) oso ondo egokitu ziren, eta egun ez dute hemendik alde egin nahi. Oso zoriontsu gaude hemen, baina hasieran mugitu behar izanak dena hankaz gora jarri zuen. 45 urte nituen, eta halako egoeran mugitzea ez zen erraza”.
“Garai hartan, egin zuten su-etena egoera genuen. Neure buruari batzuetan galdetzen diot zer gertatuko litzateke su-etenik ez balego, agian zororen batek esan zezakeen ni helburu erraza nintzela bazekitelako non nengoen. Gertatu zezakeenaren inguruan pentsatzen dut baina, azkenean, gu lasai bizi gara. Jende askori bizitza hautsi zioten, guri zerbait aldatu baino ez ziguten egin”.
“Udalean sartu nintzenean, presioa handitu egin zen. Gehien izorratzen nauena da niri lehergailua jarri zidatenean senide eta adiskide batzuk plazara joan zirela protestatzera. Bidegabekeriaren bat gertatzen denean jaitsi behar dugula uste dut. Denok ditugu familia eta ametsak, eta norbaiti erasotzen diotenean ezin dugu beste leku batera begiratu. Aurre egin behar dugu eta, gutxienez, ez dagoela ondo esan behar dugu. Ez dut nahi “x” senidea plazara joatea niri zerbait egin didatelako; nirekin ikusi nahiko nuke zerbait gertatu den bakoitzean. Zazpi mila biztanleko herri batean, bidegabekerien aurka kexatzera jaisten bazara, kontuan izaten zaituzte. Baina bost mila pertsona jaitsiko balira, ez daudenak izango genituzke aintzat. Hori ez da Euskadin inoiz egin, batzuek bakarrik borrokatu dugu, eta aurrean beste leku batera begiratzen zuten pertsona asko genituen”.
“Bi lehergailuen eztandaz gain, zenbaitetan mehatxuak jasan ditut, eta batean iraintzeko deitu zidaten. Udaletxean zenbait egoera ezatseginei ere aurre egin behar izan diet, euren burua baino ikusten ez zuten eta ezer onartzen ez zuten pertsona batzuekin. Noizbait pentsatu nuen zerbait gerta zitekeela, baina, aldi berean, ez nuen neure burua presionatuago ikusi udalean nintzenean, egoera jakin batzuen aurka iritzia denon aurrean emango nuela erabaki nuen unearekin alderatuta”.
“Zapalkuntza handiena sortu duena da zenbait urtez Euskadin bizi izan dugun egoera. Jendea ez da hitz egitera ausartzen, ez du erantzuten zenbait bidegabekeria gertatzen direnean… Ez dut uste jende gehiena gaiztoa denik, zintzoa dela uste dut. Baina uste dut beldurra librea dela, eta Euskadin jendeak erabaki duela, nire uste apalean, beste leku batera begiratzea. Horren ondorioz, denbora luzez egoera bidegabe eta jasanezina bizi izan dugu. Badakit batzuk ez direla zure negoziora joaten modu jakin batean pentsatzen duzulako. Ondo iruditzen zait norbera nahi duen lekura joatea, baina ezin da mehatxatu, presionatu edo makurrarazten saiatu”.
“Murtzian jaio nintzen, baina sei hilabete nituela, aita Euskadira etorri zen. Lazkaon bizi izan naiz beti. Bulegoa Beasainen eta Ordizian izan dut. Nire bizitza osoan lotura izan dut Goierrirekin; herri txikiz osatutako eremu honetan denok ezagutzen dugu elkar. Ni udalean nengoen, Isidro Usabiaga, Ordiziako enpresaburua, zoritzarrez, hil zutenean. Gainera, hil berri zutela, ikusi behar izan genituen zer nolako harrokeriaz bildu ziren batzuk Udaletxearen aurrean parrandan eta iseka eginez. Sinestezina da. Denok ezagutzen dugu elkar, eta badakizun nortzuk ziren eta nortzuk garen. Une batean jasanezina gertatzen da halako jendearekin bizitzea, gainera, badakizu hilda ikusi nahi zaituztela. Anekdota moduan, gogoratzen dut Lazkaon, Konstituzioa onesteko erreferenduma egin zenean, hauteslekuan zeuden. Zerrenda bat egiten zuten botoa eman genuen pertsonen izenekin. Beste leku batzuetan halako gauzak ez dira gertatzen”.
“Jendaurrean nire jarrera ezagutarazi nuenean, horrek ez zuen familian eraginik izan. Emaztea, seme-alabak eta ni nahiko ados egon gara bizitza ikusteko moduari eta gauza jakin batzuk sentitzeko erari dagokionez. Baina ez dizu inork estutasuna kentzen. Agian tentsio handiagoa sortuko zuen nik politikan jarraitzea erabakiz gero, baina argi nuen garrantzitsuena familia zela eta ez nituela berriz arrisku-egoeran jarriko”.
“Esan dudan bezala, etxean egindako lehergailuak ez dira jostailu batzuk, ez nuen familia arriskuan jarri nahi, eta emaztea oso pozik zegoen (politika uztea erabaki nuelako). Beste leku batera joatea erabaki genuen. Beharrezko denbora hartu genuen, egoerak aztertu genituen etab. Zorionez, distantzia batera bizi arren, ez daukat arazorik bulegoan lan egiteko jarraitzeko. Badu nolabaiteko eragina, lehen bulegoaren goialdean bizi nintzelako eta orain 80 kilometrotara dudalako lantokia. Horixe da. Azkenean badu bere eragina, baina familia-bizitzan eta norberaren bizitzan eragin txikia izan du”.
“Niri tristea iruditzen zait batzuek ia-ia ezkutuan ematen zidatela adorea, eta haiek ezagutzen naute eta badakite nolakoa naizen. Salbuespen batzuk izan ezik, nire gizarte- eta familia-eremuko gehienek laguntza eskaini zidaten eta ez nuen arazorik izan. Pertsona gutxi batzuek pentsatu zuten adorea eta kemena zutela eta bazekitela zer dagoen ondo, baina halakoak beti topatzen dituzu noizbait zure bizitzan. Hala ere, ezagutzen ninduten eta alde nituen gehienek jarraitu zuten nire alde, eta beste askoren kasuan, nik banekien ezin nuela beraiekin kontatu, eta, nola ez, ez zuten atzera egin”.
“Behin baino gehiagotan pentsatu dut zer gertatuko litzatekeen garai hartan su-etena ez balego. Emazteak esan zuen kontu handiagoz jokatu behar genuela. Nire ustez, azkenean, zerbait gertatu behar bada, gertatzen da. Gainera, lana dela-eta deitzen badidate hitzordua eskatuz, ematen dut, ez baitakit norekin hitz egiten dudan. Azkenean ezin duzu pentsatu norbaitek hitzordua eskatzen badizu zerbait egingo dizula”.
“Asmatu egin genuen alde egiteko erabakiarekin. Barañainen bizi gara, Iruñetik gertu dagoen herri handi bat da. Lagun asko ditugu, 10 urte bizitzen egon garelako han, baina dena anonimoagoa da. Ez da tentsio politikoko giroa sumatzen, ez zara etsaia, ez dugu inoiz arazorik edo liskarrik izan. Ez dut estutasuna sentitu pertsona giza, gizarte gaixo batean geundelako baizik. Ezin da hala bizi, aurkakoa jazarriz edo zu bezala pentsatzen ez duena etsaitzat hartuz”.