Hainbat tesi idatzi ditu gazte-indarkeria eta indarkeria politikoa aztertzeko; Javier Elzoren inplikazio politikoa handia da, eta ETAren eta horren ingurunearen eraginari buruzko azterketak egin ditu. Ondorioz, askotan mehatxatu dute eta zenbait urtez eskolta eraman behar izan du.

DATU PERTSONALAK:

Izena: Francisco Javier Elzo Imaz

Adina: 69 urte (1942)

Lanbidea: Soziologiako katedraduna.

Familia-egoera: Ezkonduta. Bi seme-alaba.

TALDEA: Mehatxatuak.

GERTAERAK

- Hainbat tesi idatzi ditu gazte-indarkeria eta indarkeria politikoa aztertzeko; Javier Elzoren inplikazio politikoa handia da, eta ETAren eta horren ingurunearen eraginari buruzko azterketak egin ditu. Ondorioz, askotan mehatxatu dute eta zenbait urtez eskolta eraman behar izan du.

ONDORIOAK

“2007ko otsailaren 5a dela, 10 urte, bi hilabete eta bi egun nolabaiteko babesarekin bizi izan naizela eta lau urte eta erdiz eskolta eraman behar izan dudala esaten dut nik. Nik uste dut, edo behintzat hala uste nahi izan dut, beste batzuek ni baino aukera handiagoa dutela. Hori esatea oso berekoia da. Baina beti nuen buruan, oso itsututa nengoan Ernest Lluchen irudiarekin; hark ere ez zuen uste aukera handia zuenik, eta horixe gertatu zitzaion”.
“Badakit zer den zeure burua eraso ikustea, eta eraso baino, mehatxatuta ikustea.  Adibidez, mehatxu-keinuak egin dizkidaten eguerdi batean Donostiako erdigunean.  Beldurra oso gauza konplikatua da. Etxerako atera hurbiltzen zara, leku konplikatuenetako bat delako, eta bat-batean hantxe pertsona bi ikusten dituzu, geldi, ez dakizu nor diren eta auto bat begiratzen dute… Zenbait aldiz gertatu zait hori”.
“Mehatxuaren zurrunbiloan, nolabait esateko, egon naizenean, kalean askotan irainak esaten zizkidaten, etxean pintadak egiten zituzten, ahoz mehatxatzen ninduten edo Ertzaintzak edo Guardia Zibilak deitzen zidan esateko zenbait paperetan nire izena ikusi dutela; une horietan barnean adrenalina handia nuela ematen zuen, eta, nire kasuan behintzat, ez zidan uzten ikusten zer nolako eragina zuen horrek familian. Ondoren jakin izan dut eragina nik hasieran uste baino askoz handiagoa zela. Hortaz, egun uste dut nire egoera pertsonalagatik gehien sufritu eta jasan dutenak emaztea alaba eta semea izan direla. Agian ni baino okerrago pasa dute”.
“Askotan antzeman dudan urrutiratzea ere oso  mingarria izan da, konturatzen zarelako enbarazu sortzen duzula, jendeak ez duela nahi zurekin egon. Hori ez da oso orokortua izan, baina zenbait leku esanguratsutan antzeman dut, estimutik aldendu duten zerbait banintz sentitu naiz”.
“Askotan izan du pertzepzio hori. Sakonki sentitu dut ezin dudala esan gabe utzi esaten dudan hori, eta esaten dudan guztia oldarkortasunik gabe esaten dudala, inori mina sortu gabe, eta ez dudala hitz egiten haserre edo beldurraren  ikuspuntutik”.
“Eta nire istorioan, nik bi errealitateak bizi ditut. Eta agian bi errealitate horiek sakon markatu didate, eta horiengatik naiz egun naizen pertsona. Gaizkiaren menderaezintasuna alde bakar batean. ETAren gaizkia benetan existitzen dela jakiteko behar osoa, niri esango didate… Baina ezin ditut ahaztu beste senide batzuk, gaizkia beste aldean ikusi zutenak, eta hil egin ziren gaizkia beste aldean ikusten zutela.  Horregatik alanbre-hesiaren alderaketa oso garrantzitsua da. Alanbre-hesiak hautsi behar ditugu, agian gure bizitzan bi alanbre-hesi horiek bizi izan ditugunok”.
“Nik badakit etxean “petardoa” jarri zuen pertsonaren izena. Hobe gogoratuko ez banu, baina badira beste egoera batzuk, eta zenbaitzuk positiboak dira; horregatik daukat izen hori buruan. Pertsona horiek ahaztu nahi ditut, eta ez zait axola esatea barkatu egin diedala. Barkatu diot, nolabait, kristaua naizelako. Konturatu naiz barkamenak askatzen duela”.
“Egia baino ez gaitu askatuko. Behintzat egia bilatzea eta gauza guztien gainetik jartzea, eta onartzea nire adiskide, senideen artean batzuek zenbait basakeria egin dituztela. Eta ez bilatu soilik besteek egindako basakeriak. Egia hitza jartzea, beti egia bilatzea dakar horrek. Eta Euskadin hori egiteke dugun gauza dela uste dut”.