2000ko otsailaren 22an, ETAk Jorge Díez Elorza, Ertzaintza eta Fernando Buesaren eskolta, hil zuen. Bonba-auto baten bidez egindako atentatuan biak hil ziren.

DATU PERTSONALAK:

Izena: Begoña Elorza

Jaioterria: Vitoria-Gasteiz (Álava).

TALDEA: Biktimen senideak.

GERTAERAK

- 2000ko otsailaren 22an, ETAk Jorge Díez Elorza, Ertzaintza eta Fernando Buesaren eskolta, hil zuen. Bonba-auto baten bidez egindako atentatuan biak hil ziren.

ONDORIOAK

“Niretzat, atzo gertatu zen dena. Ezin dut nire burutik, oroimenetik kendu. Ezin izan nuen eskutik heldu eta ama hemen dagoela esan, eta sentimendu horrek min handia egiten dit, egunero-egunero, gauero-gauero ikaratzen nau. Sentimendu horrek torturatzen nau eta ezin dut gainditu”.
“Jorgeren heriotza onartu dut, ez dut besterik. Baina ez dut biktimizatuta bizitzea onartuko. Ez dut emakume, ama, amona triste eta estututa izan nahi.  Alabak, nebak, aitak, familiak ez duyr hori merezi”.
“Telebistatik begiak kentzeko denborarik izan gabe, semea zuzenean ikusi nuen lurrean, hesi baten gainean eta manta batekin estalita; baina zapatak erakusten zituen, eta zapatengatik ezagutu nuen”.
“Non dago nire euskal herria? Non daude gure politikoak politika egiten? Lan egin behar da, gauzak egin behar dira, zenbait akordio lortu behar dira. Baina ez du zertan ideia bat beste baten gainetik egon. Horrela bada, hiltzaileen alde egingo genuke”.
“Azken finean, dena konpon dadin nahi dugu guztiok. Gehienok mendekurik ez dugula nahi uste dut. Nik, behintzat, ez dut mendekurik nahi. Terroristak gorrotatu  nituen eta gorrotatzen ditut, baina ez dut mendekurik nahi. Bizitza pertsonalean eta semearen hilketari dagokionez ez dut gorrotorik izan”.
“Lehengusuek 10 eta 8 urte zituzten. Nola azaldu bioi lehengusua hil dutela? Zergatik, nortzuk, zertarako? Ezin genien azaldu, ez baitzuten ulertzen. Helduok ere ez dugu ulertzen, erantzunak eta justifikazioak bilatzen baditugu ere.  Ez du halakorik. Baina zortzi eta hamar urteko haurrei, nola azaldu lehengusua hil dutela? Ezinezkoa da. Eta egun, 16 eta 14 urte dituzte eta betiko markatu die lehengusuaren heriotzak”.
“Semea minez eta odolez erditu nuen. Gertatutakoaren ostean sentitu dut Jorgek ez zuela sabeletik irten nahi, baina, literalki, atera egin zidaten. 26 urteko luzapena izan zela eta minez eta odolez kendu zidatela sentitzen dut. Baina bizitza ematen duen odola eta heriotzaren odola oso bestelakoak dira”.

“Niretzat, atzo gertatu zen dena. Ezin dut nire burutik, oroimenetik kendu. Ezin izan nuen eskutik heldu eta ama hemen dagoela esan, eta sentimendu horrek min handia egiten dit, egunero-egunero, gauero-gauero ikaratzen nau. Sentimendu horrek torturatzen nau eta ezin dut gainditu”.

“Jorgeren heriotza onartu dut, ez dut besterik. Baina ez dut biktimizatuta bizitzea onartuko. Ez dut emakume, ama, amona triste eta estututa izan nahi.  Alabak, nebak, aitak, familiak ez duyr hori merezi”.

“Telebistatik begiak kentzeko denborarik izan gabe, semea zuzenean ikusi nuen lurrean, hesi baten gainean eta manta batekin estalita; baina zapatak erakusten zituen, eta zapatengatik ezagutu nuen”.
Non dago nire euskal herria? Non daude gure politikoak politika egiten? Lan egin behar da, gauzak egin behar dira, zenbait akordio lortu behar dira. Baina ez du zertan ideia bat beste baten gainetik egon. Horrela bada, hiltzaileen alde egingo genuke”.