Leonorrek eta senarrak askotan hitz egiten zuten atentatu bat sufritzeko aukeraz eta horrek izango zitzakeen ondorioez. 1989ko maiatzaren 24an ETAk senarra hil zion. Polizia Nazionaleko artezilari Manuel Jódar zen bere senarra. Bere bizitza berregiteko, Leonorrek gain hartu du Euskadiko bakearen aldeko konpromisoa zenbait talderekin lan eginez, esaterako, AVT edo Gleencree ekimena, besteak beste.
DATU PERTSONALAK:
Izena: María Leonor Regaño Robles
Adina: 66 urte (1946)
Lanbidea: Jostuna
Egoera familiarra: Alarguna. Bi seme-alaba.
Jaioterria: Plentzia (Bizkaia).
TALDEA: Biktimen senideak.
GERTAERAK
- 1989ko maiatzaren 24an ETAk senarra hil zion. Polizia Nazionaleko artezilari Manuel Jódar zen bere senarra. Banda terroristak zenbait tranpa jarri zituen bonba-auto batean, eta Leonor Regañoren senarra eta beste bi lankide desaktibatzera joan ziren. Lehergailu guztiak desaktibatu zituztela uste zutela, batek eztanda egin zuen eta hiru poliziak hil zituen.
- Leonorrek eta senarrak askotan hitz egiten zuten atentatu bat sufritzeko aukeraz eta horrek izango zitzakeen ondorioez. Gainera, Leonorrek ondo zekien zer suposatzen zuen polizia batekin ezkontzeak, nebetako bat Guardia Zibilean aritu baitzen eta mehatxuak jaso baitzituen.
- Senarraren aurkako atentatuaren ondoren, Leonor Regañok bakarrik arduratu behar izan zuen seme-alabez, baina beti izan du familiaren laguntza. Leonor, atentatua gertatu eta handik gutxira, osasun-arazo batzuk izaten hasi zen.
- Bere bizitza berregiteko, Leonorrek gain hartu du Euskadiko bakearen aldeko konpromisoa zenbait talderekin lan eginez, esaterako, AVT edo Gleencree ekimena, besteak beste. Horrez gain, senarraren hiltzaileetako batekin kartzelan elkarrizketa egiteke du.
ONDORIAK
“Manuel Granadakoa zen. Polizia Nazionalaren akademian ikasi zuen eta lankide batekin etorri zen hona. Gipuzkoara joatea espero zuten, baina Bilbon zenbait egun gelditu ziren, eta beste lehengusu bati esker, elkar ezagutu genuen. 1976ko maiatzean elkar ezagutu genuen, eta 1977ko martxoan ezkondu ginen. Urte horren amaieran lehen alaba jaio zen, eta urte eta erdi igarota, semea”.
“Senarra hil baino lehen, banekien non sartzen nintzen, senarra polizia nazionala eta lehergailuak desaktibatzen aditu baitzen. Aita guardia zibila izan zen, baina Francoren garaian; garai lasaia zen, dena beste gauza bat zen. Terrorismoa gero sortu zen. Neba bat ere Guardia Zibileko karrerako ofizial izan zen, eta nebarekin hasi ginen ikusten terrorismoa zer zen. Nebak ETAren mehatxuak jaso zituen etxean; alde egiteko esaten zioten, eta ez bazuen egiten, anaia-arrebaren bat hilko zutela adierazi zioten”.
“Horregatik ondo nekien non sartzen nintzen senarrarekin; banekien kontuz ibili behar ginela, zoritxarrez, eta segurtasunagatik seme-alabei ez genien esan aita polizia nazionala zela. Eskolan ez zekiten senarrak segurtasun indarretan egiten zuela lan. Normalean ni joaten nintzen eskolara. Senarra gutxitan joaten zen, zoritxarrez, segurtasunagatik egin behar genuen modu horretan”.
“Familia-giroan komunikazio handia genuen lauron artean. Senarrarekin askotan hitz egiten nuen egoeraren inguruan. Familia guztietan hori beharrezkoa da, are gehiago senideren bat segurtasuneko indarretako kide baldin bada, senarrari une guztietan lagundu ahal izateko eta, aldi berean, senarra etxean barrena husteko aukera izan zezan gertatukoa kontatuz. Jainkoari esker familia oso batuta egon da beti eta, batez ere, komunikazio handia genuen”.
“1978. urtean Manuel eta beste polizia batzuk jatorrizko herrietara bidali zituzten. Beraz, denboraldi batez Andaluzian izan ginen, eta Manuelek Euskadira itzultzea eskatu zuenean (arriskutsua zela jakinda ere), jakin genuen bizitza salbatu zuela, nahi gabe. 1981ean Bilbora itzuli ginen, eta “Bizkaia Komandoko” zenbait kide atxilotu zituzten. Nagusiek Manueli deitu, eta esan zioten pertsona horiek atxilotu ostean zerrenda bat aurkitu zutela eta zerrendan beraren izena agertzen zela. Zerrenda horretan jartzen zuela ezin zela bere aurkako atentatua egin ez zutelako ikusten eta ez zekitelako non bizi zen. Nagusiek esan zioten etxera ez joateko, ezta senideen etxera ere, ahal bazuen. Une horretatik aurrera adi egon ginen, baina ez genuen inoiz eraso zuzenik jaso. Bakar-bakarrik konturatu ginen zenbait arau bete behar genituela, adibidez, autoarekin kontuz ibiltzekoa”.
“Kalera lasai irteten ginen. Baina atentatua gertatu baino zertxobait lehen, bihozkada izan nuen. Anekdota bat izan zen, baina lehendabiziko aldiz beldurra izan nuen. Dentistara joaten ginen, eta atarian gelditu ginen atea noiz irekiko ziguten zain. Mutil gazte bat ondoan gelditu zitzaigun, ile kizkurra zuen… Une horretan sentsazio arraroa izan nuen, gelditu zen eta ez zuen alde egiten. Atera ireki ziguten eta sartu ginen; mutila atzetik sartu zen, ezer esan gabe. Nik beldurra sentitu nuen, eta gurekin igo zen igogailuan. Gainera, beti bizkarra erakusten zigun, ez zen aurrera begira jarri. Igogailuan pentsatu nuen: gertatu behar dena gerta dadila… Baina ez zen ezer gertatu. Ez zuen esan ezta zer solairura igo behar zuen ere. Igogailutik irten ginen eta mutila ere irten zen, eta eskailera-buruan zerbait gertatuko zela pentsatu nuen. Kontsultako tinbrea jo genuen, eta neska irten zenean, mutilari irri egin zion, eta ni ia-ia erori nintzen. Egun hartan, zerbait gerta zitekeela uste nuen. Handik gutxira amets egin nuen horren inguruan. Eta atentatua handik gutxira gertatu zen. Beti esan dut Jainkoak bidea prestatu zidala jakin nezala, une egokian, oinak lurrean eta burua hotz izaten, eta hala gertatu zen”.
“Bagenekin atentatu bat gerta zitekeela. 1989an su-etena izan zen, eta urtarriletik apirilaren 8ra arte iraun zuen. Bagenien behin-behineko lasaitasun-garaia zela segurtasuneko indarrekoentzat, baina ez terroristentzat, armaz hornitu baitziren garai hartan. Elkarrekin lo egin genuen azken gauean, hizketan egon ginen, eta senarrak esan zidan su-etenari esker segurtasuneko indarrekoak lasaiago zirela, baina terroristek armak berriz hartuko zituztela. Ondokoa ere esan zidan: “Zoritzarrez, lankide asko erasoko dituzte”. Automatikoki esandakoa zuzendu zuen, susmoa izango balu bezala: “Ez dituzte erasoko, erosoko gaituzte, eta odol asko isuriko da”. Horrez gain, lasai geldituko zela ere esan zidan, senideek asko lagunduko zidatelako, eta seme-alabak eta ni ez ginelako bakarrik geldituko hari zerbait gertatuz gero. Gainera, ni indartsu nintzela eta, behar izanez gero, jakingo nuela seme-alabak aurrera ateratzen ere esan zidan. Elkarrekin lo egin genuen azken gauean hitz egin genuen horren guztiaren inguruan”.
“1989ko maiatzaren 24an, Manuel ohetik altxatu, eta lan egitera joan zen. 24 orduko txandak egiten zituen, eta seme-alabek galdetzen zidatenean nora joan den, nik Madrilera joan behar izan duela erantzuten nien, jakin ez zezaten segurtasuneko indarretakoa zela. Uniformeak eta pistola ez zituzten etxean inoiz ikusi. Senarra arratsaldean etorri zen, eta nik oraindik josten egiten nuen lan”.
“Senarrarekin agur bikaina izan nuen. Asko eztitzen dut agurra eta, gainera, litekeen agur onena izan zen. Izugarri maite ninduela, oso lasai zegoela eta berarentzat seme-alabak eta ni bizitzako garrantzitsuenak ginela esan zidan. Oso zoriontsu zela, ez zegoela urduri esan zidan. Une honetan ikus dezaket berak emandako besarkada eta hirurak asko maite gintuela esan zidanean. Oparirik onena egin zidan. Horrez gain, lanean bazen, gauero deitzen zidan, eta goizaldean deitu zidan gauza bera esateko eta lasai zegoela azpimarratzeko. Beti esaten dut ETAkoek ez zidatela kendu nire senarrekin bizi nuen zoriontasuna, eta elkarrekin zorion izan ginela. Hurrengo goizean etxean izan zen goiz-goiz, baina joan behar izan zuen lankide bat ordezkatzeko, eta handik ordu gutxira, atentatua gertatu zen”.
“Goizeko seiak baino zertxobait beranduago lehen auto amua jarri zuten. Autoak eztanda egin zuen, eta Tedax guztiak han harrapatzeko asmoarekin jarri zuten. Komunikabideek dena grabatu zuten. Bigarren autoan lehergailua zegoen, eta horretan hasi ziren lanean, goizeko sei eta erdiak ziren, gutxi gorabehera. Autoak zortzi eta erdietan egin zuen eztanda. Telebistan zuzenean ikusi zen lehergailuak eztanda egin zuenean, eta senarra autoaren alboan zegoen, Sanchez eta Luis Hortelano lankideekin. Lehergailuak hirurak harrapatu zituen, eta gorpuak deseginda gelditu ziren. Dena amaitu zenean, haiek harrapatzeko zenbait tranpa aurkitu zituzten.
“Etxean ez nuen inoiz goizez telebista pizten, seme-alabek debekatuta baitzuten telebista ikustea; hortaz, senarraren senideek telefonoz eman zidaten atentatuaren berri, arrebak zer gertatu den galdetzeko deitu baitzuen. Seme-alabekin telefonoz hitz egiten utzi nuen, ez esateko ezer agindu nion, eta bitartean bizilagunaren etxera joan nintzen zer gertatu den jakitearren. Bizilagunaren etxetik Basauriko kuartelera deitu nuen telefonoz, eta ahotsaren doinuagatik soilik jakin nuen zerbait gertatu zela. Esan nion Tedax baten emaztea nintzela, Jodarren emaztea, eta atentaturen bat gertatu den edo ez jakin nahi nuela. Ez zidaten esaten senarrari zer gertatu zitzaion, baina argi nuen atentatua izan zuela. Behin eta berriz galdetu ondoren, Manuel ez zegoela bizirik esan zidaten”.
“Eskatu zidaten atentatuaren lekura ez joateko, joateko prest nengoela antzeman baitzuten. Ez zuten nahi ni joatea oso atentatu basatia izan zelako, gorpuak desintegratu ziren, eta hildako hiru pertsonen zatiak zenbait lekutan sakabanatuta gelditu ziren. Manuelekin batera, beste lankide bat ere hil zen, baita Luis Hortelano ere; azken hau, Manuelen lankide izan zen Tedax izateko trebatzen zegoenean, baina Ertzaintzan egiten zuen lan hango lehen desaktibazio-taldea osatzeko. Banekien hango panorama ez zela ona izango, eta bila etorriko zirela esan zidatenez, itxaroten gelditu nintzen. Koinatarekin hitz egin nuen gertatutakoa azaltzeko”.
“Burua hotz-hotza nuen. Banekien zer egin behar nuen eta zer ez. Ondoren eman beharreko urratsak zein ziren, hil-kapera prestatu, etab. Hasierako kezka handiena ondokoa zen: nola azaldu gertatutakoa 11 eta 9 urteko seme-alabei. Bazekiten zerbait gertatzen zela. Saiatu nintzen beraien buruetan sartzen ahalik min txikien egitearren. Logelan sartu nintzen haiekin, eta uste dut hitz egokiak erabili nituela. Azaldu nien bizitzan badirela zenbait pertsona oso gaizto, eta haiek erabaki dutela aita utzaraztea, Jainkoak zerura eraman duela, eta indartsuak izan behar dugula eta aitarengatik otoitz egin behar dugula. Gainera, zenbait ordu zail biziko genituela azaldu nien, eta lasai egon behar zutela beraiekin egongo nintzelako eta ez zaielako ezer gertatuko. Itxuraz lasai gelditu ziren. Haurrak nire lagun min batekin joan ziren, eta lagunaren eta bere seme-alaben babespean izan ziren, gainera ikaskideak ziren. Hurrengo egunean hiletara eraman nituen, baina urteen buruan horrek ondorioak izan zituen”.
“Senarraren senideez ere arduratu behar nintzen, eta Bilbora etorri beharko zuten. Amaginarreba oso ahul zegoen, eta ez nuen nahi zerbait gertatzea, eta aitaginarrebarekin gauza bera. Medikuek pilula batzuk eman nahi zizkidaten, baina ezetz esan nien, burua hotz eduki nahi nuen, eta nire baimenik gabe botikarik ez emateko agindu nien. Harrituta gelditu ziren, nire erantzuna ez zen ohikoa, baina nik aurrerakin guztiak nituen eta banekien hala egon behar nuela. Esan zidaten horrek denboraren poderioz ondorioak izango zituela, eta hala izan zen”.
“Handik gutxira, takikardiak, lo egiteko gogorik eza… sentitu nituen. Pixkanaka-pixkanaka gertatu zen dena. Takikardiak pasatuko zirela uste nuen, baina gero eta gehiago nituen. Senarraren aurkako atentatua maiatzean izan zen, eta urtearen amaieran takikardia gehiago nituen, eta gainera 24 ordu irauten zuten. Lasai nengoen, banekien zergatik gertatzen zitzaidan, baina, hala ere, medikurengana joan nintzen. Lasaigarriak hartzea agindu zidan, baina ez nituen hartzen, eta ezin nuen lorik egin, ez egunez, ez gauez. Azazkaletan ere arazoak izan nituen. Tratamendua hartzen nuen, arazoa gelditzen zen, baina handik hamabost egunera berdin nengoen. Eta horrelaxe etengabe. Eztarriko arazoak izan nituenean, espezialistarengana joan nintzen; ezagutzen nuen senarrari ebakuntza egin ziolako, eta nire arazoa ondokoa zela esan zidan: Bilbori alergia niola, eta alde egin beharko nukeela. Baina ez nuen alde egin nahi. Senarrari gertatutakotik ia 23 urte igaro dira, eta ia-ia ez dut osasun-arazorik. Oso noizean behien ez bada”.
“Nik bizitako antzeko zerbait pasatu duten pertsonei, or har, gauza bat gertatzen zaie. Gauzak gogoratzeko ahalmena galtzen dugu. Asko gustatzen zait irakurtzea, eleberriak batez ere. Atentatuaren garaian, irakurtzen hasi nintzen, eta orrialdea pasatzen nuenean, ez nuen irakurritakoa gogoratzen. Ezin nuen aurrera egin. Beste batzuekin eta lan-taldean genituen psikologoekin hitz egin nuen, hori azaldu nien, eta buruan gordetzeko gaitasuna galdu dugula esan zidaten. Denboraren poderioz, hobetu naiz, baino asko kostatu zait. Pertsonen izenekin antzeko zerbait geratu zait; aurpegiak gogoratzen ditut, baina ez izenak”.
“Nik esaten dut oso pribilegiatua izan naizela, beti familiaren laguntza izan dudalako. Lagunei dagokienez, orduan ikusi nuen nortzuk ziren lagun-lagunak, eta nortzuk diren ezagunak”.
“Semeak une batean barruan zeramana ateratzeko beharra zuen, negar egiteko eta oihukatzeko beharra zuen. Egun batean galdetu nion zer gertatzen zitzaion, ezin nuen ezta ukitu ere egin, beti oso maitekorra izan bada ere, baita aitarena gertatu ostean ere. Egun hartan nazka ematen niola eta ez ukitzeko esan zidan. Galdetu nion ea aitarengandik zen, eta baietz esan zidan, eta pixka bat astindu eta esan nion negar egin behar zuela, barruan zeraman guztia atera behar zuela. Oso egun desatsegina izan zen. Alaba pasilloan zegoen, negarrez, neba nola zegoen ikusita. Bizitzako egun tristeenetako bat izan zen niretzat, semea nola zegoen ikusi bainuen. Ondoren semea hobetu zen. Gainera, hainbat jarrerako lagunak izan ditu. Seme-alabek ez dute halako arazorik izan eskolako ikaskideekin”.
“Alaba ere gaizki egon zen. Aitaren hiletara joan zen, baina ez zuen aitaren heriotzaren osteko dolua egin. Zenbait urte igarota, okerrago zegoen. Tratamenduan izan zen, eta azkenean agindu zioten aitaren atentatuaren irudiak ikustea, 23 urte zituen. Pelikularen zati bat ikusi zuen, agertzen zen zatian, adibidez, hileta. Ondoren galderak egiten zizkieten… Hori guztia ezinbestekoa izan zen alaba ondo jartzeko”.
“Norberak modu batean azaleratzen du barruan duena. 20 urte igarota ez nuen uste ni gaizki jarriko nintzenik. Zenbait gauza aldi berean gertatu zitzaizkidan, eta azkenean gaizki nengoela konturatu nintzen. Orain dela hiru urtetik tratamendua dut, depresioaren aurkako pilulak hartzen ditut. Ez nuen etxetik irten nahi, ez nuen inorekin hitz egin nahi, denak gogaitzen zidan… Konturatu nintzen eta tratamenduarekin hasi nintzen. Orain hobetzen noa. Norberak aurrera egiteko duen borondatea ere garrantzitsua da. Mingarria eta oso neketsua da. Zenbait etapa gainditu ditut. Oraingoan, alaba Madrilen bizi da, semea batzuetan Madrilen dago eta, beste batzuetan, Salamancan, eta laster neskalagunarekin bizitzera joango da. Bizitzen ikasi beharreko etapak dira”.
“Inoiz ez dut Euskaditik alde egitea pentsatu. Beti gustatu zait idaztea, eta egun batean etxean lanean nenbilela sentikor ikusi nuen neure burua eta hitz asko etortzen zitzaizkidan burura. Arkatza hartu eta poema bat idazten hasi nintzen, eta Tedax-ekoen omenez egin nuen. Beti esan dut ez dudala zertan hemendik alde egin. Ezin naute hemendik bota, lur hau senarraren odolarekin ureztatu dute. Edozein tokira zoazela, lurrak beraien odola hartu du. Hau nire lurra da, ez dut alde egin behar. Edozein kasutan, haiek, hiltzen dutenek, estortsioak egiten dituztenek eta familia askoren bizitza zail bihurtu dutenek egin beharko dute alde. Seme-alaben bizitza arriskuan ikusita baino ez nuke alde egingo eta, zorionez, ez dut inoiz halakorik sentitu”.
“Senarra hildako atentatuaren arduradunei dagokienez, bat hil egin zen poliziarekin egindako tiroketan. Hiru epaitu zituzten, eta horietako batekin elkarrizketa egingo dut biktimen eta terrorista damuen artean Gobernuak hitzartzen dituen elkarrizketen programaren bidez. Semeak ez du horri buruz ezer jakin nahi, ezta alabak ere. Elkarrizketa egin nahi dut, alde batetik, zenbait galdera egin nahi dizkiolako. Jakin nahi dut zer sentitu zuen, zergatik sartu zen eta zergatik esaten duen damutu dela, familiei egindako kaltearen inguruan pentsatzen duen edo ez, esan beharko dit ea uste duen guk ez dugula merezi familia bat edukitzea, berak nahi duen familiaren modukoa… Zenbait galdera egingo dizkiot, eta erantzutea espero dut. Ez naiz hipokrita izango, ikusten dudanean ez diot eskua emango, ez zait barrutik irteten. Ez dakit zer egingo dudan elkarrizketa egin ondoren, orduan esango dut. Ikusi nahi dut zer erantzuten didan, eta jakin nahi dut benetan damutu den edo ez”.
“Barkamena eskatzea ez da nahikoa niretzat. Baina oraingoz galderak hor uzten ditut, ea zer gertatzen den pertsona horrekin. Beste alde batetik, bizikidetzaren inguruan lan handia dugula egiteko uste dut, oso zaila izango da, baina urratsak ematen ari gara horretara heltzeko”.
“Urrats horietako bat Glencree esperientzia izan da; horretan parte hartu nuen. Parte hartzea proposatu zidatenean, interesgarria izan zitekeela uste nuen. Gure aldetik elkarpen handia egin behar genuen, ETAko biktimak eta beste talde batzuetako biktimak ginelako, eta elkarri entzun behar genion elkarrekin ulertu ahal izateko. Oso esperientzia gogorra izan zen, hasieran oso sentsazio arraroa baituzu aurrean dituzun pertsonekiko. Pertsona bakoitzak hitz egin zuen eta bizitako esperientziak azaldu zituen. Baina gogorra izan zen uste genuena azaltzea, eta baita gainontzekoek bizitakoaren arrazoiak ulertzea ere”.
“Esperientzia horretan parte hartu baino lehen, galdera anitz egiten nizkion neure buruari. Zergatik hitz egin behar nuen jende horrekin, zer entzun behar nien, zer leporatuko zidaten… Pena merezi zuen ere galdetu nion neure buruari eta, aldi berean, barruko ahots batek esaten ziren aukera hori baliatu behar nuela”.
“Lehen kontaktuaren ostean elkarrekin izandako egunetan konturatu nintzen pena merezi zuela, gutxieneko adostasun puntu batengatik ez balitz ere. Azken egunera iritsi, eta konturatu ginen zenbait akordio-puntu adosteko gai ginela, eta horregatik bereziki merezi izan zuela une gogor-gogorrak bizi beharra; uste genuen ezingo genuela elkarri ulertu, eta besteen bizipenak entzun genituen, ETAko jarraitzaileen edo ETAn senideren bat dutenen bizipenak entzuten jakin genuen. Hitz egiten jarrai genezakeela ikusi genuen, norberak bere ekarpena egin zezakeela, guztion topagune izango ziren akordio-puntu adostu ahal genituzkeela. Gainera, logikoa denez, biktima horiek ere ez zirela egon beharko konturatzen zara. Lasai hitz egin dezakegu eta elkarri errespetatu. Esperientzia hori bost edo hamar pertsonako gauza izan ez dadin eta taldeak zabaltzen saiatu ginen. Bizipen ona eta positiboa izan da, nire ustez, parte hartu dugun guztiontzat”.
“Han geunden guztion artean hitz egin genezakeela ikusi genuen. Erakutsi genuen, borondatea izanez gero, Euskadin bizikidetza posible dela, elkarrekin arituz eta norberak bizi behar izan duenaz hitz eginez”.