Indarkeria terroristak urratutako Giza Eskubideen Behatokia da Zoomrights; 2011. urtean Fernando Buesa Fundazioak eta Bakeaz elkarteak jarri zuten abian aipatutako Behatokia.  2012. urtearen amaiera arte, Zoomrightsek terrorismoaren biktimen lekukotasunak jasotzeko lana egin zuen, baina zenbait egoera zirela eta, esaterako, Bakeaz elkartearen desagerpena dela-eta, lan hori geldiarazi zuten.  Dena dela, 2015. urtea heldu zaigula, Fernando Buesa Fundazioak proiektua berpizteko beharra ikusi du, eta gain hartu du indarkeria terrorismoaren ondorioak jasan dituzten pertsonen lekukotasunak jaso eta argitaratzeko lana, ezinbestekoak baitira memoria kolektiboa osatzeko.

Behatokiaren arrazoia

2011. urtea baino lehen, Fernando Buesa Fundazioak eta Bakeaz elkarteak kezka handiz aztertu zuten beldurraraziz, estortsio ekonomikoa eginez eta hilketen bidez ETAk gauzatzen zuen ekintza terrorista.  Hortaz, ETAren jarduera aurreko urteetan baino txikiagoa zenean sortu zen Zoomrights, eta handik gutxira, banda armatuak jarduera behin betiko utziko zuela jakin genuen.  Hala ere, euskal gizartearen sektore jakin batzuek oraindik ekintza bortitza zilegitzat jotzen zuten  proiektu politiko jakin bat lortzeko metodo gisa, Behatokiak berak bildutako azken erakunde-txostenetan jasotako moduan (Ararteko 2009koTxostena eta Gazteen Euskal Behatokiaren 2011ko txostena).

Esta actitud de una parte de nuestra sociedad ha sido la tónica habitual durante los casi cincuenta años en que ETA ha perpetrado sus crímenes, acosando, aislando y coartando los derechos individuales de miles de ciudadanos y ciudadanas vascos y navarros.

Creemos, quienes trabajamos en el ámbito de la educación para la paz, que esta situación capciosa ha sido manejada por determinados agentes y organismos sociales próximos al llamado nacionalismo vasco radical para ocultar el verdadero horror causado por un sector –minoritario pero letal– de la sociedad vasca. Y consideramos también, que se ha de llegar a los organismos europeos e internacionales que trabajan en este ámbito, con objeto de denunciar de forma justa e imparcial, que no neutral, las acciones de ETA y de otros grupos terroristas, como tributo a la memoria y el reconocimiento de sus víctimas, tal como mandata la Ley 4/2008 de Reconocimiento y Reparación de las Víctimas del Terrorismo.

Recoger los testimonios de todas las víctimas de la violencia terrorista significa construir su relato, para contribuir a la configuración de una memoria colectiva, plural, consensuada desde la complejidad, integradora, en la que también deberá tener cabida la memoria de otras víctimas en nuestro país en las últimas décadas –incluso de aquellas que a su vez han sido victimarios– a las que se han vulnerado gravemente sus derechos.

La memoria es el reconocimiento social y político, tanto a nivel nacional como internacional, de lo que ha sucedido. El reconocimiento de las injusticias y sufrimientos padecidos por las víctimas del terrorismo. La constatación de los asesinatos, de los secuestros, de las amenazas, de las extorsiones, de las heridas de tantas personas inocentes.

Este Observatorio pretende ser una primera aportación, un germen de la construcción en Euskadi de esa memoria colectiva. Pretendemos ofrecer una visión objetiva y nítida de lo sucedido en Euskadi a la comunidad internacional, ayudar a construir una convivencia democrática plena, basada en la libertad y en una visión integradora.

Behatokiaren helburuak

Bakearen, giza eskubideen eta terrorismo biktimen  inguruan egiten dugun hausnarketen ardatza ondoko printzipio eta ideia hauek dira, ikuspuntu hezitzaile eta sozialari dagokionez:

  • Indarkeria terrorismoaren arazoaren ebazpena eta identitateen inguruko arazo publikoaren ebazpena erabat bereiztea.
  • Euskal nazionalismo erradikalaren kultura politikoaren ondorio suntsitzailea ulertzea eta ohiko ekintza politiko horrek duen eragin maila ezagutzea.
  • Erlatibismo kultural eta filosofikoaren oinarriak eta horren korrelatu hezitzailea ahultzea, hezitzailearen neutraltasuna.
  • Terrorismoa gizarte eta politika mailan deslegitimatzea.
  • Biktimen perspektibari ekitea, horrek dituen ondorio guztiekin.
Euskadiko indarkeria terrorismoaren behatokiak zerikusia du goian aipatutako printzipioekin; izan ere, justizia, onarpena eta terrorismoaren biktimekiko elkartasuna lortzen laguntzen du biktimazio-errealitateak erregistratuz, baloratuz, zabalduz eta aztertuz.  Halaber, terrorismoa gizarte eta politika mailan deslegitimatzeko prozesuan lagundu nahi du eta horretan ahalegintzen da.
Euskadiko indarkeria terroristaren behatokien helburuak ondokoak direla nabarmendu dezakegu, besteak beste:
  • Biktimazio-errealitateak bidezko moduan ezagutzea; horretarako, ahalik eta era zehatzenean erregistratuko da indarkeria terrorismoaren irismena, baita zenbait biktima sortzen dituen ere.
  • Biktimazio-gertaerak baloratzea, giza eskubideen jarraibideen arabera, eta giza eskubide horien urraketa guztiak salatzea.
  • Komunikabideei eta giza eskubideen nazioarteko eta nazioko entitateei informazioa zabaltzea, biktimekiko egiaren betebeharra gauzatzearren.
  • Aurreko helburuak osatzea egiaztatutako errealitateek behar duten azterketa eginez.

Behatokiaren printzipio eta oinarri gidatzaileak

Landu beharreko lana konplexua denez eta, gainera, gai horien inguruan izaten diren interes alderdikoek eta moralak ez diren elkartasunek zenbait manipulazio sortzen dituztenez, Fernando Buesa Fundazioaren eta Bakeazen ustez, behatokia zenbait printzipio eta oinarri zuzentzaileren dekalogoan oinarritu behar zen/da:

1.    Objetibotasunaren printzipioa.
2.    Ez neutraltasunaren printzipio.
3.    Inpartzialtasunaren printzipioa.
4.    Ez onartzearen printzipio.
5.    Alderdien aurretiko eremu publikoa.
6.    Behaketaren eremua.
7.    Unibertsal bihurtzeko moduko kontzepzio morala.
8.    Biktimak eta biktima-eragileak -biktimak.
9.    Erregistroak, balorazioak, zabaltzea eta aztertzea.
10. Terrorismoaren biktimen gainean, beraientzat eta beraiekin.

1. Objektibotasunaren printzipioa

Justizia lortu ahal izateko eta biktimak onartzeko eta haienganako elkartasunerako ezinbesteko baldintza ondokoa da: biktimazio-errealitateak bidezko moduan ezagutzea.  Euskadin gauzatutako indarkeria terrorismoaren kasuan, lan zaila da hori:  hasteko, fenomenoaren beraren izaeragatik; izan ere, objektibo bihurtzeko moduko zenbait alderdi izateaz gain, adierazle materialen bidez berehala erregistratu ezin diren beste batzuk ere baditu; bigarrenik, manipulazioen eta aukeraketa faltsuren tentazioaren pean dagoelako, alderdien interesek eta moral ez diren elkartasun batzuek gidatuta.  Egoera horretan, oso beharrezkoa da, gure ustez, behatoki bat izatea, hemen aurkezten dugunaren modukoa. Behatokiak, giza eskubideekin zerikusia duten irizpide hutsetatik eta ekintzen irakurketa adeitsu eta zintzotik, ahalik eta zehaztasun handienarekin erregistratu nahi du biolentziaren irismena, baita zenbait biktima sortzen dituen ere.

2. Ez neutraltasunaren printzipio

Behatokia ez da berez neutraltasunaren printzipioaren araberakoa; hau da, ez da neutrala indarkeria terroristako ekintzen eta sortu dituen biktimen aurrean.  Aitzitik, indarkeri horren erabateko kondena moral eta politikoa egiten du, hainbat oinarrizko giza eskubide urratzen dituelako (bizitzekoa, osotasun psikofisiko izatekoa, askatasunak ez bortxatzekoa…), eta ez du indarkeria justifikatu duen argudiorik onartzen.  Hortaz, terrorismoaren biktimen alde egiteko aukeran oinarritzen du bere lana, eta behatokia bera aukera horren adierazpen bat da, egia, justizia, memoria, onarpena, ordaina lortzen lagunduko du.

3. Inpartzialtasunaren printzipioa

Inpartzialtasunaren printzipioak zuzentzen du behatokia.  Indarkeriako ekintzei dagokienez eta ardurak esleitzeko orduan, guztiz inpartziala izan nahi du indarkeria terrorista gertatzen den esparru sozialean adierazten diren alderdien aukera legitimoen aurrean, esaterako, identitateen ingurukoen aurrean. Horrez gain, inpartziala da erkidegoetako gobernuekiko eta gobernu zentralarekiko sortzen diren botere-kokapen guztien aurrean, non oinarri diren alderdiak kokatzen diren.  Hori dela eta, behatokiak ez du aintzat hartuko politika eremuan zer alderdi edo botere-egoerari egiten dion mesede edo kalte indarkeriako gertaerak adierazten dituenean eta egin beharreko salaketak egiten dituenean.

4. Ez onartzearen printzipio

Inpartzialtasunari eta ez neutraltasunari esker, terrorismoko biktima guztiak hartuko dira kontuan, zer indarkeriaren eragilek bihurtu dituzten biktima eta zer alderdi-aukera dituzten aintzat hartu gabe.  Une jakin batean biktimen artean bereizketarik egiten bada —ondoren azalduko dugunez—, biktimek eurek duten alderdien aurreko jarreragatik izango da, baina ez zaie biktima egoera inoiz ukatuko.

5. Alderdien aurretiko eremu publikoa

Inpartzialtasuna eta ez neutraltasuna laburbilduz, esan dezakegu behatokia alderdien aurretiko eremu publikoan kokatzen dela.  Eremu horretan ez da neutrala, aldiz, inpartzialtasunaren arabera jokatzen du alderdien eremuarekiko.

6. Behaketaren eremua

Aztertu beharreko eremua, definizioz, terrorismoaren indarkeriak okupatutakoa da.  Onartu beharra dugu zailtasun batekin egiten dugula topo indarkeria zer den zehazteko orduan.  Hasteko, indarkeria horrek:  a) eragina du indarkeria jasan duenaren bizitzan eta osotasun psiko-fisikoan —esanahi zabalenean—; b) zenbait beldur-dinamika —terrorea— sortuko dituzten praktiken diseinatzen eta egiten da; c) helburu politiko bat du, eta horren bidez justifikatzen dela —oinarririk gabeko justifikazioa da—; d) estrategia bat duen —oso oinarrizkoa bada ere— antolakunde batek sustatzen eta gauzatzen du. Batez ere, laugarren ezaugarria zehazteko orduan sortzen dira desadostasunak:  batzuen ustez, Estatuari aurre egiten dieten antolakundeek baino ez dute terrorismoa erabiltzen; beste batzuek, aldiz, Estatuan ere terrorismoa egon daitekeela diote.  Behatokiak esanahi zabalena hartu du aintzat, eta bere interes-esparruan, Euskadin eta Euskaditik sortzen diren eta motibazio politikoa duten indarkeri guztiak sartu ditu; eta horiei guztiei indarkeria terrorista izena jar diezaiokegu, edo ondokoak bereiz ditzakegu:  1) estatuaren aurkako (ETA eta bere adarrak) eta estatuaren aldeko (esaterako, GAL) banda terroristen indarkeria —gaur egun, zorionez, desagertu egin dira—; atentatuen, bahiketen, estortsioen edo mehatxuen bidez adierazten dute euren indarkeria; eta 2) Estatuko erakundeek edo funtzionarioek egin dezaketen motibazio politikoko indarkeria, hala nola, espetxeratze arbitrarioak, tratu txarrak eta torturak edo bortitzentzako zigorgabetasuna.

7. Unibertsal bihurtzeko moduko kontzepzio morala

Aurrekoa ondo ulertu ahal izateko, ezinbestez azpimarratu behar da Behatokiak izan beharreko indarkeriaren eta biktimen kontzepzioa, unibertsal bihurtzeko moduko kontzepzio morala dela.  Ikuspuntu horren arabera, indarkeria ondokoa da: beste pertsona baten aurka indarra erabiltzea; erabilera hori ez da legitimoa, beste gizaki baten eskubideak urratzen dituelako.  Eta biktimak ez dira sufritzen duten guztiak, giza jarduera edo inhibizio baten bidez bidegabez sufritzen dutenak baizik, horrek duintasun-subjektuaren baldintza bortxatzen badu.  Hortaz, tresna polizial eta judizialen bidez Estatuak bere indar koaktibo legitimoa erabiltzen duenean —giza eskubideekin ados— indarkeri terroristaren protagonisten aurka, ez du indarkeria terrorista gauzatzen, are gehiago, herritarrekin duen betebeharra betetzen ari da.  Ondorioz, indar hori pairatzen dutenak ezin dira biktimatzat hartu.

8. Biktimak eta biktima-eragileak biktimak

Behatokiak, lehen iragarritako moduan, terrorismoaren biktima guztien berri emango du, ahal duen heinean, eta, lan horretan, ondokoekin egiten du topo: indarkeriaren biktima baino ez direnak eta, horien aurrean, biktima izateaz gain, aurretik edo ondoren biktima-eragile ere izan direnak.  Egoera nahasgarri bada ere, horrek ezin du traba izan azkenekoak biktimatzat ere jotzeko, eta, beraz, justiziaren eta ordainaren arloan dagozkien ondorioak ere izango dituzte.  Baina, bestalde, ezin da ahaztu biktima-eragileak ere izan direla, eta, ondorioz, ardura dutela.  Egiaren erantzukizuna duen behatokiari dagokio aurrez aurreko egoerak jasotzea.  Halako behatoki baten logikaren arabera —biktimen alde egiten du bortitzen aurrean—, norgehiagoka hori modu egokian ebazteko, urruntasun eraginkorra beharko da biktima eta biktima-eragilearen eta egindakoaren artean eta, horrez gain, biktimei atsekabe zintzo eta koherentea adierazi beharko die egindako kaltea dela-eta.  Orduan baino ez du biktima egoerak, norberaren ikuspuntutik, benetakoa izango eta autoritate morala edukiko.

9. Erregistroa, balorazioa, zabaltzea eta aztertzea

Behatokia honen eta edozein behatokiaren lan nagusia, interes-esparruko gertaerak erregistratzea da.  Baina aurretik aipatutako zehaztasunak direla-eta, beste lan batzuk ere badituela ondoriozta dezakegu.  Hasteko, ekintzak baloratu beharko ditu, giza eskubideen jarraibideen arabera, eta giza eskubideen urraketa guztiak salatuko ditu.  Ondoren, informazioa luzatu beharko die komunikabideei eta giza eskubideen elkarteei, biktimekiko egiaren betebeharra gauzatzearren, gainontzeko eskubideetarako baldintza baita.  Baina, gainera, azalpen eta balorazio horiekin guztiekin batera hausnarketa egokia eginez baino ez dugunez ulertuko jokoan dagoen guztia, behatokiak aurretik azaldutako helburuak osatuko ditu egiaztatutako errealitateek behar dituzten azterketak eginez.

10. Terrorismoaren biktimen gainean, beraientzat eta beraiekin

Behatokia biktimekiko zerbitzu moduan sortu denez, ez ditu biktimak modu pasiboan aintzat hartzen, arreta jasotzeko modukoak diren pertsonak balira bezala, baizik eta,  ahal duen neurrian, era esanguratsuan sartzen ditu, lehen aipatutako alderdien aurreko eremuan, behatokiaren bereran eraikuntzan.  Hortaz, ez da biktimei buruzko behatoki hutsa, ezta biktimentzako behatokia —hori ere bada—, batez ere eta bereziki terrorismoaren biktimekin egindako behatokia da.